Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

GABONETAKO EKINTZAK

15/12/2015

Olentzerori gutunak: Umeak Olentzerori idatzi dioten gutuna entregatzeko, postontzi batzuk jarriko dira komertzio eta tabernetan.



Izotz gunerako sarrerak: Landako Gunean jarriko den izotz pistarako sarrerak bananduko dira. Horretarako, erosketa ticketak ekarri beharko dira Dendak Bai elkarteko egoitzara (Askatasun Et.,2) abenduaren 15etik 30eraino. 20€ko erosketekin (hainbat ticket aurkeztu daiteke gutxieneko kopuru hori lortzeko) sarrera 1 emango da, 40 eta 60€ tarteko erosketekin 2 sarrera emango dira eta 60€ edo gehiagoko erosketekin 3 sarrera.



700 sarrera banatuko dira horiek agortu arte.



Txu-txu trena: Txu-txu tren bat ibiliko da Durango eta Iurretako kaleetatik zehar abenduaren 29 eta 30ean, goizeko 11:30etatik eguerdiko 13:30etara arte, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara arte. Durangoko geltokia Madalenan egongo da eta Iurretan Bixente Kapanaga kalean egongo da bat, Durangoko norabidean, eta Amilburu musika plazan bestea, Iurretatik bira txiki bat eman nahi dutenentzako.



2016 egutegia: 2016ko egutegia bananduko da Durangoko establezimenduetatik eta elkartearen bulegoan bertan ere.

GABONETAKO EKINTZAK 1 GABONETAKO EKINTZAK 2