Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

Black Friday

25/11/2016

Azaroaren 25ean, ostirala, bigarren Black Friday eguna ospatuko dugu Durangon. Bertan Durangoko 50 denda inguruk hartuko dute parte, eta deskontu eta promozioak eskainiko dituzte egunean zehar.


Sektore desberdinetako saltokiek hartuko dute parte, esaterako; nagusientzako zein umeentzako moda, oinetakoak, kirolak, paper dendak, kosmetika… Hauek globoekin osatutako arku batekin eta egun horretarako diseinatutako kartelekin bereiziko dira.


Saltokiak eskaintzean duen deskontua Bono Denda erabilita handituko da. Horrez gain, bezeroak atxikitako saltokietan erosketak Durango Txartelarekin ordaintzen baditu, 10, 20 eta 30 euroko deskontu-txartelak lortu ahal izango ditu. Azken kanpaina hau azaroaren 30era arte egongo da indarrean.

Black Friday 1 Black Friday 2