Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

Zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du

01/05/2017

Iurretako Udalak maitzan eta ekainean, Iurretako establezimenduetan 30€-ko erosketak gailentzen dituzten pertsonei diseinuzko 250 poltsa oparituko dizkie hilero. Gainera, hile bakoitzaren amaieran 100€-ko deskontu baleen zozketa burutuko da erosketak egin dituztenen artean, nahiz eta poltsa lortzeko aukera galdu.


Kanpainaren oinarriak:


- Poltsen banaketa Iurretako Udaletxean egingo da.


- Iurretako establezimenduetan 30€-ko gastuarekin poltsa jaso daiteke eta tiketak edo fakturak pilatzeko aukera ere badago.


- Maiatza eta ekainean egindako erosketak baino ez dira onartuko edo izakinak amaitu arte.


- Gastuak ez du zertan erosketa eta establezimendu berdinean izan behar.


- Hilean pertsona bakoitzeko poltsa bakarra oparituko da. Parte hartzaileak beste poltsa bat lortu nahiko balu, hurrengo hilabetera arte itxaron beharko luke.


- Behin 30€-ak gastatuta, Iurretako Udaletxean poltsa jaso daiteke erosketa tiketak eta NAN-a erakutsiz.


- Beste pertsona baten oparia jaso nahi baldin bada, NAN-aren kopia bat aurkeztu beharko da (bertara gerturatu ezin den pertsonarena).


- 30€-ko erosketa tiketak aurkezten dituztenen artean (poltsa lortu ez arren), 100€-ko deskontu baleen zozketa egingo da hilabete bakoitzeko.


- Maiatzeko zozketa ekainaren 2an izango da eta ekainekoa, uztailaren 4an, Iurretako Udaletxean.

Zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du 1 Zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du 2