Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

Zaindu Maite Duzun Hori

02/06/2017

Hurrengo ekainaren 2an, ostirala, Durangoko merkataritza kalera irtengo da “Zaindu maite duzun hori – zaindu herriko merkataritza” lelopean. Dendak Bai elkarteak Durangoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi honen helburu nagusia herri-merkataritzak duen garrantziaz jakinaraztea da.


Ekitaldian 40 komertzio inguruk hartuko dute parte zeintzuk bakoitzera sartzera gonbidatuko duen alfonbra batekin bereiztuko diren. Promozioak eta deskontuak, zerbitzu osagarriak… eskainiko dira. Gainera batzuk denden aurrean jarriko dituzte ikusgai produktuak eta Dendak Bai elkarteak 500 euro deskontu-txarteletan zozketatuko ditu egun horretan egiten diren erosketa guztien artean.


Elkarteak umeentzako hainbat ekintza antolatu ditu kaleak dinamizatzeko asmoz. Hiru gune bereiziko dira 17:00etatik 20:00etara: Ezkurdi plazan Zumba Kids egongo da, Andra Mari elizpean aurpegiak margotuko dira eta Madalena plazan eskulanak egingo dira Jumping Clay materialarekin. Denetan egongo da musika.


Ekainean zehar martxan dagoen beste kanpaina bat eta egun horretan ere aprobetxatu ahal izango dena Gran Hotel Durangon egonaldien zozketa da. Pertsona batek atxikitako saltokietan bere erosketak Durango Txartelarekin ordaintzen dituen bakoitzean bi pertsonentzako egonaldi bat Gran Hotel Durangon irabazi dezake, SPAra sarrera eta gosaria barne.

Zaindu Maite Duzun Hori 1