Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

DURANGO FASHION GAUA 2.0

29/09/2017

Durangaldeko Merkatari Elkarteak, Dendak Bai, ostiral honetan, irailaren 29an, Durango Fashion Gaua ekitaldiaren bigarren edizioa ospatuko du, non Durangoko saltokiek 2017ko udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzten.

Aurten mota guztietako saltokiei eman zaie parte hartzeko aukera, bakoitzaren ezaugarriei moldatuz. 25 dira sektore ezberdinetako saltoki parte hartzaileak: arropa, umeen arropa, osagarriak, oinetakoak, kirolak, ile-apaindegia, gozotegia, aseguruak,… Gainera, Gran Hotel Durango ere desfile honetan ikusgai egotera animatu da. Toki bat egokitu du prentsaurrekoa egiteko eta ekitaldian bertan ere egongo da.

Fashion Gaua Durangoko Andra Mari elizaren aterpean egingo da eta 20:30etan hasiko da aurkezpen batekin, non L’Atelier dantza eta antzerki eskolak dantza erakustaldi bat eskainiko duen. Ondoren, desfilea hasiko da. Saltoki bakoitzak pase bat izango du eta horretan bost look ezberdin aurkeztuko dira. Ekitaldiari amaiera emateko, bi sari zozketatuko dira.

Astean zehar, Durangoko etxeetatik 500€-ko balioa duten deskontu txartelen zozketan parte hartzeko kupoiak banatuko dira. Bale hauek elkarteko bazkide diren saltokietan gastatzeko balio dute eta goiz bakar batean gastatu beharko dira. Gainera, aurretik esan bezala, beste sari bat ere egongo da: Gran Hotel Durangon gau bateko egonaldia bi pertsonentzako, buffet gosaria eta SPA-rako sarrera barne. Zozketa honetan parte hartzeko kupoi berdinak bete beharko dira. Dendak Bai elkarteko maskotak ere kupoiak banatuko ditu herriko toki ezberdinetatik ostegun arratsaldean. Interesatuek Dendak Bai elkarteko bulegoan, Durangoko Askatasun Etorbideko 2 zenbakian, kokatuta egongo den kutxan utzi beharko dituzte kupoiak. Zozketa ekitaldian bertan egingo da, behin desfileko pase guztiak amaituta.

60 modelo egongo dira guztira, 41 amateur eta 19 profesional. Modeloen koordinazioa aurrera eramateko, elkarteak Thinking Producciones agentziarekin egiten du lan. Hauek izan ziren ekainaren 15ean egindako casting-era aurkeztutako modeloak aukeratzeko arduradunak.

Ekintzaren helburua Durangok duen kalitatezko eskaintza komertzial zabala erakustea da.

Ekitaldia Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.

DURANGO FASHION GAUA 2.0 1