Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

Durango Txartela berria

10/04/2018

Durango Txartelaren diseinu berriaren helburua txartelaren itxura berriztatzea izan da, orain arte izan duen diseinua zaharkituta geratu baita. Txartel berriak Dendak Bai elkarteko koloreak eta logotipoa ditu, elkarteko irudia eta Durangoko Udalarena sendotzeko helburuarekin.


Durango Txartela doako fidelizazio txartela izaten jarraitzen du eta bere erabilerak onura asko ditu bai saltoki zein bezeroentzat.


Kanpaina guztiak Durangoko saltokietan egiten diren erosketak dinamizatzeko eta saritzeko antolatu dira. Horregatik, atxikitako dendetan erosterakoan, bezeroek %5eko deskontu zuzena, afarien, esperientzien eta 50€ko deskontu txartelen zozketetan parte hartuko dute, besteak beste.


Durango Txartela berria estreinatuko duen kanpaina apirilaren 16tik 30era izango da eta 40 erosketa doan zozketatuko dira. Sarituak izan diren erosketak, ticketean agertuko dira eta 0 eta 100€ arteko zenbateko erosketak izango dira sarituak. Aurreko urteetan bezala, kanpaina guztiak ez dute inolako kosturik suposatzen atxikitako saltokientzat, horien kostu totala Dendak Bai elkarteak hartzen baitu bere gain.


Durango Txartela oraindik ez dutenek eta eskatu nahi dutenek, Nafarroako Rural Kutxako edo Dendak Bai elkarteko bulegoan (Askatasun etorbidea, 2) eskatu dezakete.


Dendak Bai Merkatari Elkartetik, Durangoko hiritarrei Durango Txartela ahalik eta gehien aprobetxatzera eta erosketak Durangon egitera animatzen zaituztegu.

Durango Txartela berria 1 Durango Txartela berria 2 Durango Txartela berria 3