Asociación Comerciantes de Durangaldea

Jarduerak

Durango Txartela - 15 afarien zozketa

2018/06/01

Ekainaren 1etik 30era, Durango Txartelarekin atxikitako establezimenduetan egiten diren erosketen artean, 15 afari zozketatuko dira. 15 afari hauetatik, 5 Akebaso Jatetxean, 5 Gran Hotel Durangon eta beste 5ak Kobika Jatetxean izango dira.


Erosketa bat sariduna izanez gero, datafonotik ateratzen den ticketaren beheko partean hurrengo mezua agertuko da: PREMIO “Cena en …”.


Ticket hau Durangoko Nafarroako Rural Kutxako bulegoan trukatu beharko da, non bale bat entregatuko den. Bale honen balio-muga 2018ko irailaren 30a izango da eta erreserba aurretik egin beharko da dagokion jatetxean bale honen berri emanez.

Durango Txartela - 15 afarien zozketa 1 Durango Txartela - 15 afarien zozketa 2 Durango Txartela - 15 afarien zozketa 3