Asociación Comerciantes de Durangaldea

EKM subentzioa

23/06/2015

ESTABLEZIMENDU KOMERTZIALEN MODERNIZAZIORAKO LAGUNTZA PROGRAMA (EKM)



Uztailaren 2an Establezimendu Komertzialen Modernizaziorako laguntza programarako (EKM)eskaerak aurkezteko epea zabalduko da.





Laguntza programa hau jarduera nagusia komertziala duten enpresa txiki eta ertainentzako zuzenduta dago. Eusko Jaurlaritzak komertzioko sektoreari ematen dion laguntzarik garrantzitsuena da, eta beraz, gure helburua ahalik eta komertzio gehienek ezagutzea da.





Alde batetik, lokalaren erreforma eta modernizaziora zuzendutako inbertsioak, altzariak eta errotuluak subentzionatzen ditu, beti ere inbertsio minimoa 3.000€-takoa gehi BEZ-a bada. Kontzeptu hauek inbertsio onargarriaren %15eko batekin subentzionatuko dira, hala ere, portzentaia hau handitu daiteke aurrerago azalduko ditugun baldintzak betetzen badira. Ez da subentzionatuko %25a baino gehiago.





Bestalde, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, aplikazioak eta horien osagarriak subentzionatzen ditu, inbertsio minimoa 900€-takoa gehi BEZ-a bada. Instrumentu hauek %20 batekin subentzionatuko dira, eta aurreko paragrafoan esan bezala, portzentaia hau handitu daiteke baina %25a gainditu gabe.





Aurreko inbertsio-portzentaiak handitu egingo dira, saltokiak hauetako kondizioren bat egiaztatzen badu:







    • 2 puntu gehiago, UNE 175001 ziurtapena izanez gero edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartuz gero.






    • 3 puntu gehiago, bitarteko bikaintasun-ziurtapenak izanez gero.






    • 5 puntu gehiago, merkatari elkarte baten bazkide izanez gero.






    • 5 puntu gehiago, baldin eta inbertsioa kudeaketa-softwarerako erabiltzen bada.






    • 5 puntu gehiago, laguntza eskatzen zaion saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere.






    • 2 puntu gehiago, baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu.






    • 5 puntu gehiago “Berriz Enpresara” programan parte hartuz gero










Diru-laguntzan aurkeztu daitezken fakturak 50€ gehi BEZ baino gehiagokoak izan behar dira eta data epe hauen artean egon behar da; 2014ko irailaren 6tik 2015eko irailaren 15era arte. Gainera fakturaren kontzeptua garbi egon behar da, kodigoak ez dira onartuko.





Paguaren ordainagiria ere aurkeztu behar da, eta eskuz ordaindu bada fakturan hornitzailearen sinadura, data eta zigilua agertu behar dira, “ordainduta” hitzarekin batera.





Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean bukatzen da.





Informazio gehiago Dendak Bai Merkatari Elkarteko 946818142 telefonoan edo e-postaz odc@dendakbai.com helbidean.