Asociación Comerciantes de Durangaldea

BONO D

09/12/2015

Durangoko Udalak, Dendak Bai-ren laguntzarekin, “D TXARTELA” kanpaina aterako du berriro, pasadan kanpainako baldintza berdinekin.



Txartelak 15 euroko balioa edukiko du. BBK-ko kutxazainetan lortu ahal izango dira 5 eurogatik eta 2015eko abenduaren 9tik 2016ko urtarrilaren 5era arte trukatu ahal izango dira.



Kanpaina honetara atxikitzeko, establezimenduek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Durangon egon behar dira, langileen kopurua ez da izan behar 10 baino handiagoa eta jarduera nagusia EJZn merkataritza txikizkari dagozkion IEZren 64, 65, 66, 671, 97210 edo 97220 barruan egon beharko da.



Dendak Bai elkartetik bazkide diren saltokiak atxikitzeko kudeaketa egingo da. Agiri hauek ekarri beharko dira lehenbailehen:



- Eskaera orria ondo beteta.



- TC2ren kopia eta aurreko hilearen autonomo-kuotaren ordainagiriaren kopia.



- EJZko alta-agiriaren kopia.



Beste kanpainetan atxikitu ziren establezimenduak, eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, zuzenean kanpaina honetara atxikituta egongo dira. Bajan emateko elkartera deitu beharko da lehenbailehen.

BONO D 1 BONO D 2 BONO D 3