Asociación Comerciantes de Durangaldea

Durango Txartela OPARIAK

01/07/2016

Uztailean eta abuztuan Tabirako igerilekuetarako sarrerak, itzalkinak eta tupperrak zozketatuko dira erosketak Durango Txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean.



Atxikitako saltokietan Durango Txartelarekin erosketa bat egiten den bakoitzean, opariak lortuko dira aleatorioki.



Durango eta Abadiñoko ia 80 establezimenduk hartzen dute parte kanpaina honetan. Sektore mota guztietako dendak aurkitu daitezke; arropa-dendak, oinetakoak, etxeko tresnak, liburu-dendak, autoak, kirolak, bidaiak, argazkiak, parafarmaziak, optikak, ileapaindegiak, estetika,… Parte hartzaileen zerrenda Dendak Bai elkarteko egoitzan eskatu daiteke (Askatasun Etorbidea, 2).



Durango Txartela mundu guztian zehar erabil daitekeen kreditu txartel bat da, ez dauka komisiorik eta bakoitzak nahi duen banketxean helbideratu dezake, ohiko bankua aldatu gabe. Dendak Bai elkarteko egoitzan, Nafarroako Rural Kutxan edo atxikita dauden establezimenduetan eskatu daiteke.

Durango Txartela OPARIAK 1 Durango Txartela OPARIAK 2 Durango Txartela OPARIAK 3