Asociación Comerciantes de Durangaldea

Bono D

11/12/2017

Durangoko Udalak, Dendak Bai elkartearen laguntzarekin, “D TXARTELA” kanpaina aterako du berriro, pasadan kanpainako baldintza berdinekin.


Txartelak 15 euroko balioa edukiko du. BBK-ko kutxazainetan lortu ahal izango dira 5 eurogatik eta 2017ko abenduaren 11tik 2018ko urtarrilaren 5era arte trukatu ahal izango dira.


Kanpaina honetara atxikitzeko, establezimenduek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Durangon egon behar dira, langileen kopurua ez da izan behar 10 baino handiagoa eta jarduera nagusia EJZn merkataritza txikizkari dagozkion IEZren 64, 65, 66, 671, 97210 edo 97220 barruan egon beharko da.


Dendak Bai elkartetik bazkide diren saltokiak atxikitzeko kudeaketa egingo da. Agiri hauek ekarri beharko dira lehenbailehen:


- Eskaera orria ondo beteta.


- RNTren (TC2 zaharra) kopia eta aurreko hilearen autonomo-kuotaren ordainagiriaren kopia.


- EJZko alta-agiriaren kopia.


Beste kanpainetan atxikitu ziren establezimenduak, eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, zuzenean kanpaina honetara atxikituta egongo dira. Bajan emateko elkartera deitu beharko da lehenbailehen.

Bono D 1 Bono D 2 Bono D 3