Asociación Comerciantes de Durangaldea

GABONETAKO EGITARAUA

22/12/18

Dendak Bai Elkarteak herriko jendea Durangon bertan geratzeko helburuarekin abenduaren 22rako Gabonetako egitarau bat prestatu du honako ekintzekin:


1.) Txu-txu trena: abenduaren 22an eta 26an tren bat ibiliko da Durangoko kaleetatik goizeko 11:30etatik13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Piruletak banatuko dira txikientzako.


Madalenan geldituko da trena, autobus geltokian.


2.) Aurpegi margoketa: Goizeko 11:30etatik 13:30etara Madalenan aurpegiak margotzeko tailerra egongo da.


3.) Olentzerorekin Photocall-a: Durangaldeko txikienek Olentzerorekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Madalenan.


4.) Deabru Beltzak: arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Durangoko kaleetatik kalejira Lupetzatik hasita.


5.) 2019 egutegia: Gure bulegoan (Askatasun etorbidea, 2) eskura daitezke izakinak amaitu arte.


6.) Izotz pista: abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra Landako Gunean jarriko den izotz pistarako sarrerak banatuko dira erosketekin agortu arte. Bezeroek elkartearen bulegoan (Askatasun Etorbidea, 2) atxikitutako saltokien eta abenduaren 1 eta 31 bitarteko tiketak aurkeztu beharko dituzte.


20 euroko erosketekin: sarrera 1.


40 eurotik gora: 2.


60 eurotik gora: gehienez 3 sarrera.


*Hainbat tiket onartuko dira 20 euroko erosketa minimora heltzeko. Beste kasuetan ez.

GABONETAKO EGITARAUA 1