Asociación Comerciantes de Durangaldea

2020ko egutegirako argazki lehiaketa

17/07/2019

GAIA.


“Gaur egungo eta iraganeko ohitura eta tradizioak” da Dendak Bai Merkatari Elkarteak antolatu duen argazki lehiaketaren edizio honetako gaia. Durangon denboran zehar izan ditugun ohitura eta tradizioak isladatzen dituzten argazkiak izango dira lehiaketa honen oinarri: jaiak, txokoen erabilerak, pintxopoteak, errekako arrantza…


OINARRIAK.



  1. Lehiaketaren gaia: Gaur egungo eta iraganeko ohitura eta tradizioak

  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak eta JPG formatuan.

  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopuru maximoa: 3.

  4. Lehiaketaren faseak:



  • Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 15era arte.

  • Epaimahai batek (zuzendaritza-batzordea) hautaturiko 30 argazki finalisten aurkezpena: irailaren 16an.

  • Ikusleen bozketa: irailaren 16tik 20ra. 12:00etan bozketa itxiko da.

  • Epaimahaiak aukeratuko ditu gainontzeko 11 argazkiak: irailaren 23an.

  • Argazki irabazleen aurkezpena: irailaren 25ean.

  • Egutegi banaketa: azaroaren 18tik aurrera.


Lehiaketaren helburua:


Durangaldeako Merkatari Elkarteak, Dendak Bai, 2020ko egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa martxan jarri du.


Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten pertsona guztiei dago irekita, eta herritarrek argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Lehenengo fasean, zuzendaritza-batzordearekin osatutako epaimahaiak 30 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean. Aukeratutako argazkiak Facebook orrialdean argitaratzeaz gain, Dendak Bai bulegoan jarriko dira ikusgai (Askatasun Etorbidea 2, Durango). Herritarrek “Dendak Bai Merkatari Elkartea” Facebook orrialdean sortuko den argazki-album espezifikoaren bidez soilik bozka dezakete eta “atsegin dut” gehien jasotakoa izango da 2020 egutegiko hilabete baten protagonista.


Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu gainontzeko hilabeteetarako argazki bana, hau da, guztira 11. Gainera, Dendak Bai elkarteak sortutako egutegian parte hartzeaz aparte, aukeratu diren 12 argazkiak Facebook orrialdeko azala izango dira dagokien hilabetean.


Argazkiak:


Aurreko edizioetan aurkeztu ziren argazkiak aurkeztu ahal dira, beti aurreko edizioetan argitaragabeak izan behar dira eta saririk jaso ez dutenak.


Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.


Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna erreklamazio baten aurrean.


Argazkiak Durangon egindakoak izango dira.


Argazkiak nola entregatu:


Argazkiak posta elektronikoaren bidez bidali behar dira, hurrengo helbidera: info@dendakbai.eus.


Iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen proposamenak ez onartzeko eskubidea ere izango du Dendak Bai Merkatari Elkarteak. Halakorik gertatuz gero, elkarteak berak erabakiko du proposamenak ez onartzeko arrazoiak zeintzuk diren egileari jakinarazi edo ez.


Parte-hartzaileek aurkezten dituzten argazkietan hurrengo datuak agertu behar dira: argazkiaren izenburua, izen-abizenak, posta-kodea, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, eta argazkia non egin den. Argazkiek izenburua izatea ezinbestekoa da, proposamena bozkatze fasean sartzen denean hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko.


Inskripzioa autorearen datuen fitxategiak emango du ontzat eta behin epaimahaiaren erabakia ezagututa, aurkeztutako proposamenak identifikatzeko emango da ezagutzera. Epaimahaiak ez du datu basera sartzeko aukerarik izango.


Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.


Irabazleen berri ematea:


Irabazleak, Dendak Bai web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira.


Herritarrek bozkatzeko sistema:


Erabiltzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago bozkatu ahalko du Facebook bidez.


Dendak Bai elkarteak iruzurra egin duen susmoa eragiten dion edozein erabiltzaile kanporatu ahalko du; era berean, eman dituen botoak baliogabetuko ditu.


Saritutako eta saritu gabeko argazkien erabilera:


Saritutako argazkiek 2020ko Durangoko egutegia osatuko dute. Dendak Bai elkarteak argazki irabazleak helburu espezifiko horretarako erabiliko ditu eta Merkatari Elkarteko Facebook orrialdeko azalean agertuko dira egokitzen zaien hilabetean.


Aurkeztutako gainontzeko argazki guztiak Dendak Bai elkartearen argazki funtsean gordeko dira, eta helburu publikoa duten ekitaldietan erabili ahal izango dira, beti ere egilearen aipamen zehatzarekin.


Sariak:


Lehenengo saria 300€ eskudirutan izango da eta bigarrena aldiz, 150€-takoa. Gainontzeko 10 sariak 50€ izango dira deskontu baleetan. Horrez gain, 10 sari hauetariko bat izango da Facebook orrialdean aukeratutako argazkiari dagokiona.


DATU PERTSONALAK ERABILTZEKO ONESPENA ETA DATUON BABESA.


Lehiaketan parte hartzen dutenek beren datu pertsonalak Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren xedapenen arabera erabiltzeko baimena ematen dute, betiere honako kanpaina honetako helburuak betetzeko asmoz.


Horrenbestez, emandako datu pertsonalak Dendak Bai elkartearen jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira aurreko paragrafoan deskribatutako helburuetarako. Datuak emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da lehiaketan parte hartzea. Parte-hartzaileek baimen honen ezeztatzea adierazteko aukera izango dute, baita datu horiek atzitzeko, aldatzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabili ahalko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak info@dendakbai.eus posta elektronikora edo Askatasun Etorbidea 2, 48200 Durango helbidean burutu beharko dira.


Lehiaketak behar bezala funtziona dezan, ezinbestekoa da emandako datuak egiazkoak eta osoak izatea; era berean, parte-hartzaileen laguntzari esker uneoro eguneratuta eduki behar dira. Emandako datu pertsonalak faltsuak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak izanez gero, Dendak Bai kasu zehatz horietan izan litezkeen betekizunetatik liberatuta geratuko litzateke, baita lehiaketa behar bezala amaitu ahal ez izateak sortutako balizko edozer ondoriotatik ere; beharrezkotzat joz gero, lehiaketaren onuradunik ez izatea erabakitzeko aukera ere izango luke.


Irabazle suertatu eta saria onartuz gero, parte-hartzaileek beren izena eta irudia publizitaterako erabiltzeko baimena ematen diote Dendak Bai elkarteari.


AZKENA.


Lehiaketaren oinarrietako edozein ataletan gerta daitezkeen zalantza edo desadostasunen aurrean, antolatzaileak erabakiko du.

2020ko egutegirako argazki lehiaketa 1