Asociación Comerciantes de Durangaldea

DENDAK BAI ELKARTEKO OSTEGUN GASTRONOMIKOAK

23/05/2013

Ekimen honekin astegunetan Durangoko zona ezberdinetan poteo-giroa indartzea nahi da. Dendak Bai elkarteko arduradunek azpimarratzen duten bezala “ostalariek ostegunetan poteatzeko joera berria aprobetxatu nahi dute, astean zehar kontsumoa sustatzeko modu bat da”.
Parte hartze duten tabernak guneka sailkatuta daude eta ostalariek ekimen honetan parte hartzen duten bezeroak sarituko dituzte. Pintxo desberdinak dastatzeaz gain, Dendak Bai-ko bulegoan (Askatasun Et., 2) bi gune desberdinetako tabernen zigiluak erakutsiz, autorako itzalkin bat lortuko dute. Horretaz aparte, gune guztietako taberna baten zigiluak lortu ezkero, 100€-tako 3 opari txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Ekintza hau ostegun guztietan egingo da maiatzaren 23-rarte.

DENDAK BAI ELKARTEKO OSTEGUN GASTRONOMIKOAK 1 DENDAK BAI ELKARTEKO OSTEGUN GASTRONOMIKOAK 2