Asociación Comerciantes de Durangaldea

DURANGO SHOPPING OUTLET DENDA MARTXAN DAGO

2014/11/17

Gaurtik aurrera, eta 15 egunez, Durangon denda berri bat egongo da Saibigain 10 kalean. Durango Shopping izenarekin Dendak Bai Merkatari Elkarteak martxan jarritako denden outlet-a da.



Bi aste egongo da zabalik eta hiru saltoki egongo dira leku berean saltzen. Salgai-soberakinak eta beste denboraldiko produktuak jarriko dira salgai outlet honetan.



Lehenengo edizio honetan parte hartuko dute Bilma Boutique saltokia, emakumeen arroparekin, Katy Oinetakoak, umeen eta emakumeen oinetakoak eramango ditu, eta Mancisidor 1866 dendak bitxiak eramango ditu.



Denda udaleko euskaltegiaren beheko solairuan dago, Azterlaneko egoitza zaharraren lokalean. Astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara zabalik egongo da. Azaroaren 17tik 29ra martxan egongo da.



Dendak Bai, Durangaldeko Merkatarien Elkarteak outlet hau ireki du dendek, stock azoketara joan gabe, dituzten salgai soberakinak saldu ahal dezaten. Horregatik 2015ean berriro irekiko da saltoki hau, urtean zehar zenbait alditan egongo da zabalik interesatuak dauden saltokiak erabil dezaten.



Durango Shopping ekintzan Durangaldean fisikoki kokatuta dauden saltokiak parte hartu dezakete, baldintzen artean beraien JEZ txikizkako merkataritzakoa izan beharko da.

DURANGO SHOPPING OUTLET DENDA MARTXAN DAGO 1 DURANGO SHOPPING OUTLET DENDA MARTXAN DAGO 2